Ingurumen-hezkuntzako baliabideak

Atal honek duen helburu nagusi bat, alde batetik ingurumena haurrengan gerturatzea da eta beste aldetik, etxeko txikiekin edo gaztetxoekin ingurumenari buruzko ekintza didaktikoak edo jokuak egin nahi dituzten aita, amak eta tutore guztientzat laguntza eskeintzea da.

Eskuliburuak eta jokuak Ingurumenarekin ongi pasatzeko eta ikasteko

Gure Planeta Lurra

Gure Planeta LurraIngurumenak modu batera hala bestera gure ingurune osoa barneratzen du:
NATURA, GIZARTEA (LAGUNAK, SENIDEAK, EZAGUNAK…), KULTURA, LANA…
Hainbeste pertsona gara eta bizirik irauteko hainbeste behar ditugu izadiaren baliabideak,iadanik agortzen eta zikintzen hasiak direla.Guzti hau saihesteko, Lan egin behar dugu!

Ingurumena zaindu nahi dut, Nola lagundu dezaket?

Ingurumena zaindu nahi dut, Nola lagundu dezaket?Ingurumena zaindu nahi dut, Nola lagundu dezaket? Noizbait galdetu al zara zer gertatzen den zuzenean lurrera botatzen ditugun papera edota zakarrarekin? Naturaren ekintzari esker alajaina, botatzen dugun zakarra izadi ingurumenetik murriztuta edo ezabatuta geratzen da, baina prozesua denbora askoan iraun dezake. Ehundaka eta milioika urte!! Ekintza onena eta positiboena BIRZIKLAKETA egitea da, eta gure bizitzako eremu guztietan egingo dugu, eskolan, etxean, oporretan gaudenean, lagunekin gaudenean.

Jolasten ikasi!!

Jolasten ikasi!!Jokuak erakusten dizkizuegu eta ongi pasatzeaz gain, zuk bakarrik edo lagunartean ingurumena zaintzeko egin daitezken ekintzak ikasiko dituzu. Entzun eta bereiztu abereengandik edo soinudun ingurumenetatik datozen soinuak eta bereiztu ezazu nondik datozen,zeintzuk diren benetazkoak eta zeintzuk ez diren benetazkoak, etab.

Haurren kontzientzia xedatzeko jarduerak

1. Hezkuntza-Ingurumenerako sarrera

Hezkuntza-Ingurumenerako sarreraHezkuntza-Ingurumenak, ingurumenari buruzko kontzientzia sustatzea du helburu nagusi, ezagupen ekologikoa eta hainbat jarrera zehatzak eta baliabideen arrazoizko erabilpenak eta garapen jasangarria. UNESCOk( Kulturarekiko, zientziarekiko eta hezkuntzarekiko nazioarteko erakundea) behin eta berriz azpimarkatzen du tresna hau eta horretarako jarraian erabilgarriak dauden hainbat gidaliburu prestatu ditu.

2. Energia

Energiarekin jolasteko jarduerakEnergia, jarduera guztien eta izaki bizidun guztien mugiarazlea da. Aurkitu ezazu energiak duen garrantzia nola erakutsi behar diezun haurrei, elkarrekin berotegi-efektu bat eraikiz, ur-errotatxo bat eraikiz eta energiaren bitartez ibiltzen diren aurkikuntza errazak eginez.

3. Paisaia

Paisaiari buruzko ekimenak Zeintzuk dira paisai bat osatzeko beharrezkoak diren naturazko faktoreak? Zergatik  aldatzen doaz denboran zehar eta zeintzuk dira aldaketa honen arrazoiak? Informatu zaitez eta lagundu etxeko txikiei paisaiari buruzko dena ulertzen eskulan interesgarriak eta errazak eginez.

4. Airea

Airearekin egiteko jolasak  Zer da atmosfera eta zerez osatuta dago? Eta haizeak? Nola azalduko diet haur txikiei? Gidaliburu honetan beharrezkoak diren kontzeptuak eskeintzeaz gain, zure termometroa eta anemometroa egiteko jarraipenak ere eskeintzen dizkizugu.

5. Ura

Urarekin egiteko jokuakNahiz eta Lurrean  dugun naturazko elementu ugariena izan, gehien ustiatu den elementua da. Kontzientziatu itzazu haurtxoak uraren garrantziaz gidaliburu honetan eskeintzen dizkizugun joku eta jarduera ezberdinak eginez.

6. Abereak

AbereakAberetxo txikiak behatzea gustatuko litzaizuke minik egin gabe? Horretarako hemen hainbat aurkikuntza proposatzen dizkizugu. Badakizu Lurra planetak dituen izaki bizidun bakoitzak zenbat garrantzi duen? Izaki txikienetik izaki handienera, bakoitzak eginkizun bat  betetzen du eta ekosistemen orekan hartzen dute parte. Gidaliburu honetan informa zaitez.

7. Ekintza positiboak

Ekintza positiboakHaurrek ikasteko gaitasun oso handia dute, horregatik txikitatik irakatsi behar zaie erabilera egokiak egiten. Haurren arreta lortzeko modu ugari dago  eta zer nolako garrantzia duen baliabideak ongi erabiltzeaz kontzientziatu behar ditugu haurrak, baliabideen kontsumo egokia egin dezaten. Gidaliburu honetan, papera modu errazan nola birziklatu behar den ikasiko duzu eta txori txikientzat habi bat nola eraiki behar duzun ikasiko duz.

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies